lunes, 4 de abril de 2011

Gorka Palazio: “Gelaz kanpoko lanak dira hezkuntzaren etorkizuna”


Joan diren ostegun eta ostiralean, martxoak 24 eta 25ean ospatu ziren EHUn “Hezkuntza eta teknologia berriak” jardunaldiak.

Gizartea aldatuz doa etengabe, eta aldaketa orok dakartza arazoak. Honenbestez, teknologia berriei egokitze prozesu bat iritsi da alor guztietan. Dena den, gizarteak gehien aldatzen duen aspektua hezkuntza da, eta hura ere egokitu egin behar da teknologia berrietara.

“Etorkizuna portabilitatean dago” esan zuen Gorka Palaziok, ikus entzunezko teknologietan katedratikoa den EHUko irakasleak. Bera zen hizlarietako bat, eta sutsuki defenditu zuen ideia hau. “Klase “magistralak” beharrezkoak izaten jarraituko dute, baina klasetik kanpo eginiko lan eta ikasketa guztiek gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute. Horretarako, gero eta aparato eta programa gehiago garatzen ari dira eta”. Lynux software librearen defentsore gartsua, Mac-en azken programa eta aparailuak goraipatzea beste erremediorik ez zitzaion geratu. “iPad-a bezalako tablet-ak gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute, bere bateriaren independentziagatik, erabilera anitzagatik eta internetera konektatzeko ahalmenagatik, noski”.

Etorkizunean erabiliko omen diren beste aparailuen artean e-book-ak daude. Liburu digitalak milaka testu bere baitan gorde eta erreproduzitzeko aukera ematen du. “Gainera, beste teknologia berriak garatzen ari dira, zeinekin liburuak ozenean irakurtzen ditu testuak, gizakiaren ahotsa imitatzen duen programa baten bidez”. Honela, gehiago nabarmendu zuen Palaziok portabilitatearen kontzeptua. “Beste edozer egiten aritu zaitezke, eta bitartean irakurgaiak entzun”.

Palaziok, esan bezala, software askeak defendatzen ditu. “aukera guztien artean, kode librea duten softwareak erosi eta erabiltzea da komenigarriena, beste edozein programarekin bateragarri izan ahal izateko”. Gainera, aparailu eta programa berri hauek, laister prezioz jaitsiko zirela aurreratu zuen. “100 eurogatik eskuragarri egongo dira laister, eta, hemendik bost urtera (gehienez jota) ikasle gehienek, guztiek ez esateagatik, smartphone bat edukiko dute”.

Galderen txanda iristean, eztabaida sortu zen Palazio eta ikusentzule baten artean. Bera ere irakaslea izanik, ez zuen software askea babesten. “Momento bakoitzean behar dena erabili behar da, dena delakoa, mac, Microsoft, lynux edo dena delakoa”. Palaziok ezeztatu zuen, esanez bateragarritasuna dela garrantzitsuena, eta, beraz, ez dela praktikoa, epe luzera, edozer erabiltzea, kriterio bat jarraituz aukeratu behar direla programak.

Bestalde, beste ikusle batek galdetu egin zuen ez ote zen kontraesana portabilitatea defendatzea eta gelara joatea behartzen duen sistema bat inposatzea. Palazio ados zegoen. “Bai, arrazoi duzu, baina, argi izan irakasleon artean, behintzat, teknologia berrien erabilera gelatik kanpo bultzatuko dela, eta horrek garrantzi handiagoa dauka. Adibidez, nirekin klase badaukazu, argi izan arazorik ez duzula edukiko klasera faltatu eta moodle bezalako plataformen bidez zure lanak bidali edo ikasketekin jarraitzeko”.

Orokorrean hezkuntza, irakasleen batasunaren bidez, arazorik gabe moldatuko da teknologia berrietara, nahiz eta goitik ezarritako sistema bat ez etorri, edo behintzat, hori zen jardunaldietatik atera ahal izan zen konklusioa. 

Beñat Lopez 

domingo, 6 de marzo de 2011

Doako Prentsa eta Publizitatea

Gaur egun, dohaineko prentsa nonahi aurkitu dezakegu. Funtzionamentua erraza bezain sinplea da, kaleetan gizon edo emakume batzuk jarrita dauden lekutik hurbiltzen den edonori ematen die irakurgai bana. Hortik aurrera, suposatuko litzateke erabiltzaile horrek irakurri eta egunkariaren barruan dagoena kontsumituko duela. Baina medio hauen hedakuntza ez da horretan geratzen, beraien aburuz hauek leku publikoetan utzi behar dira beste irakurle batzuek goza dezaten; hots, "irakurri eta pasa ezazu" leloa jarraitzen dute.

Eta hau jakinda, normala litzateke jende askoren burutik honako galdera hau ibiltzea: Nola finantziatzen da doako prentsa hau? Ba, erantzuna oso erraza da, ehuneko ehunean inprimaki horietan txertatzen den publizitateak dakar negozioa. Eta gainera, inpaktu handia izango duten guneetan ipintzen dute, publizitatea garraiatzen duten orrialde horiek inpaktu zabala izan dezaten.


Beraz, ez da harritzekoa publierreportai kiratsa daramaten artikuluak irakurtzea, edota publizitate argazki erraldoiak testu txiki eta lanketa urrikoekin elkarrekin ikustea. 

Azken finean, hausnarketa egiterakoan, geure buruei galdetu beharko genioke dohaineko prentsa kulturaren zerbitzura badagoen edota enpresa erraldoien tresna berri bat baino ez baden... 

jueves, 3 de marzo de 2011

Doako Prentsa Iruñean

Iruñekoa izanik, eta doako prentsari buruz hitz egiteko beharra sortu denez, Iruñeko adibidea jartzea iruditu zait egokiena.

Artikulu zahar bat aurkitu dut sarean, Iruñeko doako egunkariaren bosgarren urteurrena zela eta. 2009ko urtarrilekoa da, beraz, bi urte gehitu beharko zaizkio. Hona hemen artikulua.

Logikoa litzateke galde egitea geure buruari zergatik saltzen den egunkari batek artikulu bat dedikatzen dion doako bati. Erantzuna sinplea da. La Información taldearen kide dira bi egunkariak: ADN Pamplona eta Diario de Navarra.

Gaur egun, Qué egunkaria (Vocento) ere Iruñean banatzen da. Beraz, eskaintza banatu egin da.

Beñat Lopez

jueves, 24 de febrero de 2011

Tinta ibaiak

Badira tinta ibaiak sortzen dituzten deklarazioak. Orain dela aste batzuk, Egiptoko liskarrak zirela eta, David Bisbal-ek Twitter bidez esandako ditxosozko esaldiaren ondoren ("Pena bat da Piramideak hain hutsik ikustea, ea protestak lehen bailehen bukatzen diren"), Turismo Bisbal izeneko webgunea sortu zen, esaldi dibertibarriz beteta: Orlandotik nator, eta tomaterik ez. Venezia oso polita da, ea inundazioa laister bukatzen den. Noiz da Itsaso Hilaren hileta? Ginebrara goaz bidaian, ea nork eramaten duen limoia ta tonika.

Bada, orain dela gutxi izan dira beste adierazpen batzuk behar bezainbeste tinta ibai sortu ez dituena. Fernando Savater Akademiko eta Filosofariak ez zuen gehiegi pentsatu "Terrorismoarekin asko dibertitu dela" esan zuenean. Nafarroako egunkari nagusietako batean Telecincon eginiko entrebistaren zati bat agertzen da, Europa Press agentziak bilduta.

Jendaurrean hitz egin aurretik, jendeak hobe pentsatu beharko luke zer esan, are gehiago terrorismoari buruz hitz egiterako orduan, Estatu Espainiarrean sor dezakeen giroagatik. Eta gainera, oraingo egoera politikoaren markoan, adierazpen hauek latzagoak dira.

Elkarrizketa osoa irakurtzea gomendatzen da, esaldi orok badu mamia. Hizkuntzaren akademikoa izango da, baina ixilik egoten ere ikasi behar da.

Beñat Lopez

lunes, 21 de febrero de 2011

Hearts vs. Pulitzer

Lehenago, Beñatek aipatu duen moduan, Joseph Pulitzer eta William Randolph Hearst-en artean nolabaiteko lehiakortasun bat sortu zen. Biek, erabiltzen zuten sentsazionalismoa, morbositatea eta sarritan gezurra ere tirada asko saltzeko aburuarekin eta, azken finean dirua irabaztekotan.

Hearts-en estrategia, Pulitzerren idazle eta marrazkigile onenak kontratatzean zetzan, betiere diru gehiago eskainiz. Horietariko kasu argi bat, marrazkigile baten kontratazioa izan zen; honek, komiki batzuk egiten zituen "Tipo horia" izeneko tira batzuk hain zuzen ere. Eta Hearsten egunkarira pasa ostean, hor ere argitaratzen hasi zen komiki hura, baina hala ere Pulitzerrek ez zuen etsitu eta beste marrazkigile bat kontratatu zuen. "Tipo horia"-ren istorioak bi leku ezberdinetan irakurri zitezkeen heinean.


Fenomeno hau, New York Times-ek (zorrotz eta klasikoa), prentsa "horia" bezala izendatu zuen. Eta urteen poderioz, prentsa egiteko estilo horrek izen hau bereganatu zuen, gaur egun ezagutzen dugunera eboluzionatu arte.


jueves, 17 de febrero de 2011

William Randolph Hearst, AEB, Espainia eta Kuba

Ezaguna da Orson Welles-en Citizen Kane filmea, batzuen ustetan munduko eta historiako filmerik onena, bere aurrerapen teknikoengatik bere gidoiagatik baino. Kontua da gidoi hori egokitzapen bat baino ez zela, gizon boteretsu baten bizitzaren egokitzapena. Gizon hori William Randolph Hearst zen, Joseph Pulitzer-ekin batera prentsa horiaren asmatzaile.

Komunikazioaren magnatea izan zen hamarkada askotan, AEBtako eki-kostaldeko komunikabide gehienak kontrolatzen zituen, eta eragin handia zeukan irakurleengan, asko saltzen baitzuen, bere titular deigarri eta polemikoekin.

Eragin handia zeukan 1898an AEB eta Espainiaren arteko harremanak tinkotzen hasi zirenean. Harreman hauek berotzeari lagundu zuen bere egunkariekin. Bere lema "I Make The News" (Nik egiten ditut berriak), bere egunkaria lehena izatera lagundu zion. Eta liskar honetan ez zen gutxiagorako izan. Maine itsasontzi estatubatuarra Kuba aurrean eztanda egitean, Hearst-ek ez zuen dudarik izan Espainia seinalatzerako orduan, erruduntzat. Beranduagoko bertsioen esanetan, eztanda hura ez zen sabotaia izan, istripua baizik, nahiz eta beste batzuek AEBk berak egin zutela eztandaratzea esan.

Akusazio hau William McKinley presidenteak jaso eta berea egin zuen, gatazka zuzena irekiz. Honek ekarri zuen azkenean Espainiaren azkeneko koloniaren galera.

Hearst-ek demostratu zuen, jada bere garaian, prentsa laugarren boterea dela, eta oso eraginkorra izan daitekeela, sobera demostratuta geratu zen moduan.

Beñat Lopez

miércoles, 9 de febrero de 2011

Telebistaren Saturazioa Etxeetan

Lehenagoko hausnarketan esaten den bezala, telebista katez eta hauen edukiez saturatu gara azken urteotan. Espainiar estatuaren kasuan, telebista kateen digitalizazioak ekarri dituen hamaika kate berrik, gure parrilla telebisiboan aldaketa eratu dute.




Orain dela urte batzuk, telebista arloan hamar kate baino gehiago izateko Digital+ bezalako ordainduriko telebista euskarria izan behar zen. Baina orain, kate asko eta asko liberalizatu egin dira; batez ere, kate nagusien filialak eta esan daiteke hein horretan eskaintza popularizatu edo herrikoitu egin dela.

Fenomeno honek, masek kate eta edukin polarizatuagoak kontsumitzera bultzatu du eta, publizitatearen arloan zabaltze efektu bat bilakatu da, nahiz eta TVEren publizitate eza erabaki izan den. Beraz, ikuslegoaren zabalkundeaz ari gara hitz egiten eta honen inguruan dabiltzan ondorioez.

Baina ikuslegoaren zabalkunde horrek, edukiaren dibertsitatea esan gura du? Ba ez. Irakurketa orokor bat eginez gero, konturatzen gara telebistako parrila, reallity-showez edota serial iparramerikarrez baino ez dagoela josirik, salbuespenak salbuespen.

Ez dira gutxi, sareak eskaintzen dituen abantaila berriek, telebistaren erregealdia ukaturik utziko zutela aurreikusten zutenak. Baina egia esan, telebista euskarria sozialki hain dago errotua zein, nahiz eta indizeak zertxobait aldatu, jaun da jabe izaten jarraitzen du.

Jendeak, orokorrean “deskonektatzeko” pizten du telebista. Baina horrek ez du esan gura aisialdiko programak ikusten ditugula soilik, eduki informatiboak oraindik badauka zeresana. Hala nola, tokian-tokiko telebista kate apalak perretxikoen legez agertu dira eta honek ere gure eguneroko telebisiboan finkatu dira; antza denez, luzerako eta geroz eta inportantzia handiagoz.  

martes, 8 de febrero de 2011

CNN +en itxiera

Bistakoa da gaur egungo komunikabideen saturazioa. Ehundaka egunkari, aldizkari eta sare-bidezko milaka informazio iturri dauzkagu. Gainera orain dela gutxi, Lurreko Telebista Digitalari esker, kanal-en eskaintza zabaldu egin da. Baina bada salbuespen aipagarri bat. Cuatro eta Telecinco-ren bateratzearen ondorioz, kate kopurua murriztu egin da: La Siete, FDF, Boing eta CNN+ izanik, azken hau ixtea erabaki du, GH 24h jarriz bere ordez.

Komunikabideak gizartearen ispilu badire, gure gizartearen norabidea argi dago kasu hau ikustean. Reality Show baten jarraipen absolutua nahiago da CNN+ bezalako kanal informatibo baten aurrean. Ez dauka inolako zentzurik.

Itxiera honen  kaltetu nagusia, edo behintzat gehien sufritu duena kanpora begira, Iñaki Gabilondo izan da. Cuatro eta Telecincoren bateraketa jakitean, CNN+era pasatzea erabaki zuen, eta orain, bere itxierarekin, kalean geratzen da estatu espainoleko kazetaririk garrantzitsuenetakoa.

Pena bat. Hona hemen bere azken programako agurra.

Beñat Lopez