Badira tinta ibaiak sortzen dituzten deklarazioak. Orain dela aste batzuk, Egiptoko liskarrak zirela eta, David Bisbal-ek Twitter bidez esandako ditxosozko esaldiaren ondoren ("Pena bat da Piramideak hain hutsik ikustea, ea protestak lehen bailehen bukatzen diren"), Turismo Bisbal izeneko webgunea sortu zen, esaldi dibertibarriz beteta: Orlandotik nator, eta tomaterik ez. Venezia oso polita da, ea inundazioa laister bukatzen den. Noiz da Itsaso Hilaren hileta? Ginebrara goaz bidaian, ea nork eramaten duen limoia ta tonika.
Bada, orain dela gutxi izan dira beste adierazpen batzuk behar bezainbeste tinta ibai sortu ez dituena. Fernando Savater Akademiko eta Filosofariak ez zuen gehiegi pentsatu "Terrorismoarekin asko dibertitu dela" esan zuenean. Nafarroako egunkari nagusietako batean Telecincon eginiko entrebistaren zati bat agertzen da, Europa Press agentziak bilduta.
Jendaurrean hitz egin aurretik, jendeak hobe pentsatu beharko luke zer esan, are gehiago terrorismoari buruz hitz egiterako orduan, Estatu Espainiarrean sor dezakeen giroagatik. Eta gainera, oraingo egoera politikoaren markoan, adierazpen hauek latzagoak dira.
Elkarrizketa osoa irakurtzea gomendatzen da, esaldi orok badu mamia. Hizkuntzaren akademikoa izango da, baina ixilik egoten ere ikasi behar da.
Beñat Lopez
jueves, 24 de febrero de 2011
lunes, 21 de febrero de 2011
Hearts vs. Pulitzer
Lehenago, Beñatek aipatu duen moduan, Joseph Pulitzer eta William Randolph Hearst-en artean nolabaiteko lehiakortasun bat sortu zen. Biek, erabiltzen zuten sentsazionalismoa, morbositatea eta sarritan gezurra ere tirada asko saltzeko aburuarekin eta, azken finean dirua irabaztekotan.
Hearts-en estrategia, Pulitzerren idazle eta marrazkigile onenak kontratatzean zetzan, betiere diru gehiago eskainiz. Horietariko kasu argi bat, marrazkigile baten kontratazioa izan zen; honek, komiki batzuk egiten zituen "Tipo horia" izeneko tira batzuk hain zuzen ere. Eta Hearsten egunkarira pasa ostean, hor ere argitaratzen hasi zen komiki hura, baina hala ere Pulitzerrek ez zuen etsitu eta beste marrazkigile bat kontratatu zuen. "Tipo horia"-ren istorioak bi leku ezberdinetan irakurri zitezkeen heinean.
Fenomeno hau, New York Times-ek (zorrotz eta klasikoa), prentsa "horia" bezala izendatu zuen. Eta urteen poderioz, prentsa egiteko estilo horrek izen hau bereganatu zuen, gaur egun ezagutzen dugunera eboluzionatu arte.
jueves, 17 de febrero de 2011
William Randolph Hearst, AEB, Espainia eta Kuba
Ezaguna da Orson Welles-en Citizen Kane filmea, batzuen ustetan munduko eta historiako filmerik onena, bere aurrerapen teknikoengatik bere gidoiagatik baino. Kontua da gidoi hori egokitzapen bat baino ez zela, gizon boteretsu baten bizitzaren egokitzapena. Gizon hori William Randolph Hearst zen, Joseph Pulitzer-ekin batera prentsa horiaren asmatzaile.
Komunikazioaren magnatea izan zen hamarkada askotan, AEBtako eki-kostaldeko komunikabide gehienak kontrolatzen zituen, eta eragin handia zeukan irakurleengan, asko saltzen baitzuen, bere titular deigarri eta polemikoekin.
Eragin handia zeukan 1898an AEB eta Espainiaren arteko harremanak tinkotzen hasi zirenean. Harreman hauek berotzeari lagundu zuen bere egunkariekin. Bere lema "I Make The News" (Nik egiten ditut berriak), bere egunkaria lehena izatera lagundu zion. Eta liskar honetan ez zen gutxiagorako izan. Maine itsasontzi estatubatuarra Kuba aurrean eztanda egitean, Hearst-ek ez zuen dudarik izan Espainia seinalatzerako orduan, erruduntzat. Beranduagoko bertsioen esanetan, eztanda hura ez zen sabotaia izan, istripua baizik, nahiz eta beste batzuek AEBk berak egin zutela eztandaratzea esan.
Akusazio hau William McKinley presidenteak jaso eta berea egin zuen, gatazka zuzena irekiz. Honek ekarri zuen azkenean Espainiaren azkeneko koloniaren galera.
Hearst-ek demostratu zuen, jada bere garaian, prentsa laugarren boterea dela, eta oso eraginkorra izan daitekeela, sobera demostratuta geratu zen moduan.

miércoles, 9 de febrero de 2011
Telebistaren Saturazioa Etxeetan
Lehenagoko hausnarketan esaten den bezala, telebista katez eta hauen edukiez saturatu gara azken urteotan. Espainiar estatuaren kasuan, telebista kateen digitalizazioak ekarri dituen hamaika kate berrik, gure parrilla telebisiboan aldaketa eratu dute.
Orain dela urte batzuk, telebista arloan hamar kate baino gehiago izateko Digital+ bezalako ordainduriko telebista euskarria izan behar zen. Baina orain, kate asko eta asko liberalizatu egin dira; batez ere, kate nagusien filialak eta esan daiteke hein horretan eskaintza popularizatu edo herrikoitu egin dela.
Fenomeno honek, masek kate eta edukin polarizatuagoak kontsumitzera bultzatu du eta, publizitatearen arloan zabaltze efektu bat bilakatu da, nahiz eta TVEren publizitate eza erabaki izan den. Beraz, ikuslegoaren zabalkundeaz ari gara hitz egiten eta honen inguruan dabiltzan ondorioez.
Baina ikuslegoaren zabalkunde horrek, edukiaren dibertsitatea esan gura du? Ba ez. Irakurketa orokor bat eginez gero, konturatzen gara telebistako parrila, reallity-showez edota serial iparramerikarrez baino ez dagoela josirik, salbuespenak salbuespen.
Ez dira gutxi, sareak eskaintzen dituen abantaila berriek, telebistaren erregealdia ukaturik utziko zutela aurreikusten zutenak. Baina egia esan, telebista euskarria sozialki hain dago errotua zein, nahiz eta indizeak zertxobait aldatu, jaun da jabe izaten jarraitzen du.
Jendeak, orokorrean “deskonektatzeko” pizten du telebista. Baina horrek ez du esan gura aisialdiko programak ikusten ditugula soilik, eduki informatiboak oraindik badauka zeresana. Hala nola, tokian-tokiko telebista kate apalak perretxikoen legez agertu dira eta honek ere gure eguneroko telebisiboan finkatu dira; antza denez, luzerako eta geroz eta inportantzia handiagoz.
martes, 8 de febrero de 2011
CNN +en itxiera
Bistakoa da gaur egungo komunikabideen saturazioa. Ehundaka egunkari, aldizkari eta sare-bidezko milaka informazio iturri dauzkagu. Gainera orain dela gutxi, Lurreko Telebista Digitalari esker, kanal-en eskaintza zabaldu egin da. Baina bada salbuespen aipagarri bat. Cuatro eta Telecinco-ren bateratzearen ondorioz, kate kopurua murriztu egin da: La Siete, FDF, Boing eta CNN+ izanik, azken hau ixtea erabaki du, GH 24h jarriz bere ordez.
Komunikabideak gizartearen ispilu badire, gure gizartearen norabidea argi dago kasu hau ikustean. Reality Show baten jarraipen absolutua nahiago da CNN+ bezalako kanal informatibo baten aurrean. Ez dauka inolako zentzurik.
Itxiera honen kaltetu nagusia, edo behintzat gehien sufritu duena kanpora begira, Iñaki Gabilondo izan da. Cuatro eta Telecincoren bateraketa jakitean, CNN+era pasatzea erabaki zuen, eta orain, bere itxierarekin, kalean geratzen da estatu espainoleko kazetaririk garrantzitsuenetakoa.
Pena bat. Hona hemen bere azken programako agurra.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)