jueves, 17 de febrero de 2011

William Randolph Hearst, AEB, Espainia eta Kuba

Ezaguna da Orson Welles-en Citizen Kane filmea, batzuen ustetan munduko eta historiako filmerik onena, bere aurrerapen teknikoengatik bere gidoiagatik baino. Kontua da gidoi hori egokitzapen bat baino ez zela, gizon boteretsu baten bizitzaren egokitzapena. Gizon hori William Randolph Hearst zen, Joseph Pulitzer-ekin batera prentsa horiaren asmatzaile.

Komunikazioaren magnatea izan zen hamarkada askotan, AEBtako eki-kostaldeko komunikabide gehienak kontrolatzen zituen, eta eragin handia zeukan irakurleengan, asko saltzen baitzuen, bere titular deigarri eta polemikoekin.

Eragin handia zeukan 1898an AEB eta Espainiaren arteko harremanak tinkotzen hasi zirenean. Harreman hauek berotzeari lagundu zuen bere egunkariekin. Bere lema "I Make The News" (Nik egiten ditut berriak), bere egunkaria lehena izatera lagundu zion. Eta liskar honetan ez zen gutxiagorako izan. Maine itsasontzi estatubatuarra Kuba aurrean eztanda egitean, Hearst-ek ez zuen dudarik izan Espainia seinalatzerako orduan, erruduntzat. Beranduagoko bertsioen esanetan, eztanda hura ez zen sabotaia izan, istripua baizik, nahiz eta beste batzuek AEBk berak egin zutela eztandaratzea esan.

Akusazio hau William McKinley presidenteak jaso eta berea egin zuen, gatazka zuzena irekiz. Honek ekarri zuen azkenean Espainiaren azkeneko koloniaren galera.

Hearst-ek demostratu zuen, jada bere garaian, prentsa laugarren boterea dela, eta oso eraginkorra izan daitekeela, sobera demostratuta geratu zen moduan.

Beñat Lopez

No hay comentarios:

Publicar un comentario