jueves, 24 de febrero de 2011

Tinta ibaiak

Badira tinta ibaiak sortzen dituzten deklarazioak. Orain dela aste batzuk, Egiptoko liskarrak zirela eta, David Bisbal-ek Twitter bidez esandako ditxosozko esaldiaren ondoren ("Pena bat da Piramideak hain hutsik ikustea, ea protestak lehen bailehen bukatzen diren"), Turismo Bisbal izeneko webgunea sortu zen, esaldi dibertibarriz beteta: Orlandotik nator, eta tomaterik ez. Venezia oso polita da, ea inundazioa laister bukatzen den. Noiz da Itsaso Hilaren hileta? Ginebrara goaz bidaian, ea nork eramaten duen limoia ta tonika.

Bada, orain dela gutxi izan dira beste adierazpen batzuk behar bezainbeste tinta ibai sortu ez dituena. Fernando Savater Akademiko eta Filosofariak ez zuen gehiegi pentsatu "Terrorismoarekin asko dibertitu dela" esan zuenean. Nafarroako egunkari nagusietako batean Telecincon eginiko entrebistaren zati bat agertzen da, Europa Press agentziak bilduta.

Jendaurrean hitz egin aurretik, jendeak hobe pentsatu beharko luke zer esan, are gehiago terrorismoari buruz hitz egiterako orduan, Estatu Espainiarrean sor dezakeen giroagatik. Eta gainera, oraingo egoera politikoaren markoan, adierazpen hauek latzagoak dira.

Elkarrizketa osoa irakurtzea gomendatzen da, esaldi orok badu mamia. Hizkuntzaren akademikoa izango da, baina ixilik egoten ere ikasi behar da.

Beñat Lopez

No hay comentarios:

Publicar un comentario