Joan diren ostegun eta ostiralean, martxoak 24 eta 25ean ospatu ziren EHUn “Hezkuntza eta teknologia berriak” jardunaldiak.
Gizartea aldatuz doa etengabe, eta aldaketa orok dakartza arazoak. Honenbestez, teknologia berriei egokitze prozesu bat iritsi da alor guztietan. Dena den, gizarteak gehien aldatzen duen aspektua hezkuntza da, eta hura ere egokitu egin behar da teknologia berrietara.
“Etorkizuna portabilitatean dago” esan zuen Gorka Palaziok, ikus entzunezko teknologietan katedratikoa den EHUko irakasleak. Bera zen hizlarietako bat, eta sutsuki defenditu zuen ideia hau. “Klase “magistralak” beharrezkoak izaten jarraituko dute, baina klasetik kanpo eginiko lan eta ikasketa guztiek gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute. Horretarako, gero eta aparato eta programa gehiago garatzen ari dira eta”. Lynux software librearen defentsore gartsua, Mac-en azken programa eta aparailuak goraipatzea beste erremediorik ez zitzaion geratu. “iPad-a bezalako tablet-ak gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute, bere bateriaren independentziagatik, erabilera anitzagatik eta internetera konektatzeko ahalmenagatik, noski”.
Etorkizunean erabiliko omen diren beste aparailuen artean e-book-ak daude. Liburu digitalak milaka testu bere baitan gorde eta erreproduzitzeko aukera ematen du. “Gainera, beste teknologia berriak garatzen ari dira, zeinekin liburuak ozenean irakurtzen ditu testuak, gizakiaren ahotsa imitatzen duen programa baten bidez”. Honela, gehiago nabarmendu zuen Palaziok portabilitatearen kontzeptua. “Beste edozer egiten aritu zaitezke, eta bitartean irakurgaiak entzun”.
Palaziok, esan bezala, software askeak defendatzen ditu. “aukera guztien artean, kode librea duten softwareak erosi eta erabiltzea da komenigarriena, beste edozein programarekin bateragarri izan ahal izateko”. Gainera, aparailu eta programa berri hauek, laister prezioz jaitsiko zirela aurreratu zuen. “100 eurogatik eskuragarri egongo dira laister, eta, hemendik bost urtera (gehienez jota) ikasle gehienek, guztiek ez esateagatik, smartphone bat edukiko dute”.
Galderen txanda iristean, eztabaida sortu zen Palazio eta ikusentzule baten artean. Bera ere irakaslea izanik, ez zuen software askea babesten. “Momento bakoitzean behar dena erabili behar da, dena delakoa, mac, Microsoft, lynux edo dena delakoa”. Palaziok ezeztatu zuen, esanez bateragarritasuna dela garrantzitsuena, eta, beraz, ez dela praktikoa, epe luzera, edozer erabiltzea, kriterio bat jarraituz aukeratu behar direla programak.
Bestalde, beste ikusle batek galdetu egin zuen ez ote zen kontraesana portabilitatea defendatzea eta gelara joatea behartzen duen sistema bat inposatzea. Palazio ados zegoen. “Bai, arrazoi duzu, baina, argi izan irakasleon artean, behintzat, teknologia berrien erabilera gelatik kanpo bultzatuko dela, eta horrek garrantzi handiagoa dauka. Adibidez, nirekin klase badaukazu, argi izan arazorik ez duzula edukiko klasera faltatu eta moodle bezalako plataformen bidez zure lanak bidali edo ikasketekin jarraitzeko”.
Orokorrean hezkuntza, irakasleen batasunaren bidez, arazorik gabe moldatuko da teknologia berrietara, nahiz eta goitik ezarritako sistema bat ez etorri, edo behintzat, hori zen jardunaldietatik atera ahal izan zen konklusioa.
Beñat Lopez
No hay comentarios:
Publicar un comentario