domingo, 6 de marzo de 2011

Doako Prentsa eta Publizitatea

Gaur egun, dohaineko prentsa nonahi aurkitu dezakegu. Funtzionamentua erraza bezain sinplea da, kaleetan gizon edo emakume batzuk jarrita dauden lekutik hurbiltzen den edonori ematen die irakurgai bana. Hortik aurrera, suposatuko litzateke erabiltzaile horrek irakurri eta egunkariaren barruan dagoena kontsumituko duela. Baina medio hauen hedakuntza ez da horretan geratzen, beraien aburuz hauek leku publikoetan utzi behar dira beste irakurle batzuek goza dezaten; hots, "irakurri eta pasa ezazu" leloa jarraitzen dute.

Eta hau jakinda, normala litzateke jende askoren burutik honako galdera hau ibiltzea: Nola finantziatzen da doako prentsa hau? Ba, erantzuna oso erraza da, ehuneko ehunean inprimaki horietan txertatzen den publizitateak dakar negozioa. Eta gainera, inpaktu handia izango duten guneetan ipintzen dute, publizitatea garraiatzen duten orrialde horiek inpaktu zabala izan dezaten.


Beraz, ez da harritzekoa publierreportai kiratsa daramaten artikuluak irakurtzea, edota publizitate argazki erraldoiak testu txiki eta lanketa urrikoekin elkarrekin ikustea. 

Azken finean, hausnarketa egiterakoan, geure buruei galdetu beharko genioke dohaineko prentsa kulturaren zerbitzura badagoen edota enpresa erraldoien tresna berri bat baino ez baden... 

jueves, 3 de marzo de 2011

Doako Prentsa Iruñean

Iruñekoa izanik, eta doako prentsari buruz hitz egiteko beharra sortu denez, Iruñeko adibidea jartzea iruditu zait egokiena.

Artikulu zahar bat aurkitu dut sarean, Iruñeko doako egunkariaren bosgarren urteurrena zela eta. 2009ko urtarrilekoa da, beraz, bi urte gehitu beharko zaizkio. Hona hemen artikulua.

Logikoa litzateke galde egitea geure buruari zergatik saltzen den egunkari batek artikulu bat dedikatzen dion doako bati. Erantzuna sinplea da. La Información taldearen kide dira bi egunkariak: ADN Pamplona eta Diario de Navarra.

Gaur egun, Qué egunkaria (Vocento) ere Iruñean banatzen da. Beraz, eskaintza banatu egin da.

Beñat Lopez