Lehenagoko hausnarketan esaten den bezala, telebista katez eta hauen edukiez saturatu gara azken urteotan. Espainiar estatuaren kasuan, telebista kateen digitalizazioak ekarri dituen hamaika kate berrik, gure parrilla telebisiboan aldaketa eratu dute.
Orain dela urte batzuk, telebista arloan hamar kate baino gehiago izateko Digital+ bezalako ordainduriko telebista euskarria izan behar zen. Baina orain, kate asko eta asko liberalizatu egin dira; batez ere, kate nagusien filialak eta esan daiteke hein horretan eskaintza popularizatu edo herrikoitu egin dela.
Fenomeno honek, masek kate eta edukin polarizatuagoak kontsumitzera bultzatu du eta, publizitatearen arloan zabaltze efektu bat bilakatu da, nahiz eta TVEren publizitate eza erabaki izan den. Beraz, ikuslegoaren zabalkundeaz ari gara hitz egiten eta honen inguruan dabiltzan ondorioez.
Baina ikuslegoaren zabalkunde horrek, edukiaren dibertsitatea esan gura du? Ba ez. Irakurketa orokor bat eginez gero, konturatzen gara telebistako parrila, reallity-showez edota serial iparramerikarrez baino ez dagoela josirik, salbuespenak salbuespen.
Ez dira gutxi, sareak eskaintzen dituen abantaila berriek, telebistaren erregealdia ukaturik utziko zutela aurreikusten zutenak. Baina egia esan, telebista euskarria sozialki hain dago errotua zein, nahiz eta indizeak zertxobait aldatu, jaun da jabe izaten jarraitzen du.
Jendeak, orokorrean “deskonektatzeko” pizten du telebista. Baina horrek ez du esan gura aisialdiko programak ikusten ditugula soilik, eduki informatiboak oraindik badauka zeresana. Hala nola, tokian-tokiko telebista kate apalak perretxikoen legez agertu dira eta honek ere gure eguneroko telebisiboan finkatu dira; antza denez, luzerako eta geroz eta inportantzia handiagoz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario